29 nov 2012

BUKATU DA, AKABO... :(

Bukatu da, bukatu da, bukatu da, akabo!

Pena da bloga utzi beharra baina... bere ordua iritsi da... 
Beti egongo da gure oroimenean. Goian bego.








Agurra! (Azken sarrera)

Gogoan dugu bloga sortzen genbiltzanekoa, zenbat apuru eta buruhauste pasa ditugun blogari forma eman nahian.  Ez genekien sarrera bat egiten ere ez! Orain  sikera etiketak jartzen dakigu... Baina, probetxuzko zerbait egitea lortu ote dugu?

Nor garen behintzat argi utzi dizuegu! ;) Nolakoak garen azaltzeaz gain blog osoan zehar gure esentzia atera baitugu, gure izaeraren isla eginez.Gure kritika eta adierazpenekin edo esanekin gure sentimenduak nolabait plasmatzen ahalegindu gara.

Eta blogarekin nahikoa izango ez bagenu bezala….mapa mentalen gaia lantzea tokatu zitzaigun! Sekula erabili gabeko programa batzuk nola erabili eta landu ikasten aritu gara. Guretzat guztiz ezezaguna zen esparru hau eta eskolaratzeko biderik zuzenena, hasiera batean tresna teknologikoak alde batera uztea eta mapa mentalak modu fisiko batean egitea dela ondorioztatu dugularik.

Aipatzekoa da, gure lana gure ikaskideentzat erabilgarri eta interesgarri egiten saiatu ginela mapa mentalen gainean hartutako ezagutza transmitituz. Hala ere, gure taldea ez da izan gaia modu erabilgarrian aurkeztu
duen bakarra eta gehienek gaia ikasgelara nola bideratu azaltzen saiatu dira.



21 nov 2012

Aurreko eguneko saioaren laburpena argazki bidez





Argazkiak editatzeko programa erabiltzen .... IKUARKUNTZA TALDEKO NESKAK!




Arbel digitala estreinatzen ..... IRTIRINAKKKK!!!






 Bideo edizioak prestatzen ....... EPOPI TALDEKO MUTILAK!!





Asko interesatzen zaizkigun sare sozialak aurkezten .....  SINBOAK!!!




                                                                    Twitterrerako argazkia


Gure Mapa Mentalen aurkezpena ...... KRIKLIKATZEN!!!!



Azkenik gure taldekideetako bat aurkezpenei adi!!

11 nov 2012

IKASITAKOA EGITEN!!

Eguenean, ikaskideek programa batzuk erabiltzen irakatsi ziguten.
 Hona hemen guk eginiko hainbat ariketa:

 1. WINDOWS MOVIE MAKER
Programa honek hainbat pelikula edo bideo sortu daitezke.
Guk hiru txerritxoen pelikula bat sortu dogu.


2. POWERT POINT
 Programa honen bidezz hainbat aurkezpen egin daitezke.
https://docs.google.com/open?id=0B8W4NjyuxloPUFlydlA4em9J
bzQ

3. GLOGSTER
Honen adibide, egueneko egunerokoa dugu.
http://laupuntozero.edu.glogster.com/egunerokoa-negue-jone-eta-leire-8502

Baita gai zehatzik baeko beste poster bat:

http://laupuntozero.edu.glogster.com/negue-leire-eta-jone



4. IRUDIAK
Egueneko hitz- gakoetan ikus dezakegu adibidea.