DESADOSTASUNA

LOTSAGARRIA!

Pasadan ostegunean, azaroaren 8an zehazki, lauhilabetean zehar talde bakoitzak landutako programak aurkeztu ziren.

Hainbat aurkezpen egin ziren ikaskide desberdinen eskuetatik, lehenengoz azalpen teoriko bat ematen zuten eta gero teoria praktikan jartzeko, programak erabiltzen jakiteko ariketak proposatu zizkiguten gainontzekoei. Baina, praktiketako saio osoan zehar, hots, ia-ia hiru ordutan zehar IZUGARRIZKO errespetu falta bat gertatu zen gelan zeudenen pertsona guztien aldetik.

Izan ere, ikaskide batzuk aurkezpena egiten zuten bitartean, besteak azalpena entzun beharrean euren zeregin pertsonalak egiten ari ziren. Gainera, zeregin hauek ez ziren isilpean egiten, gutxienezko errespetu bat aurkeztuz! Edonolako komentarioak entzuten ziren, azalpenarekin lotutakoak ez zirenak noski!

Lotsagarria iruditu zaigu hau gertatzea gero aurkezpen bat egitean errespetu faltak izan dituztenak hau bera eskatzen dutela jakinik. Aurretik esan bezala, gelan egondako pertsona guztiek izan dute jarrera hau. 

Irakasleak  izatean, hau egiten badigute, zer egingo dugu?
Guk egin ez duguna exigitu?
Zer eredu ematen ari gara?

No hay comentarios:

Publicar un comentario