29 nov 2012

Agurra! (Azken sarrera)

Gogoan dugu bloga sortzen genbiltzanekoa, zenbat apuru eta buruhauste pasa ditugun blogari forma eman nahian.  Ez genekien sarrera bat egiten ere ez! Orain  sikera etiketak jartzen dakigu... Baina, probetxuzko zerbait egitea lortu ote dugu?

Nor garen behintzat argi utzi dizuegu! ;) Nolakoak garen azaltzeaz gain blog osoan zehar gure esentzia atera baitugu, gure izaeraren isla eginez.Gure kritika eta adierazpenekin edo esanekin gure sentimenduak nolabait plasmatzen ahalegindu gara.

Eta blogarekin nahikoa izango ez bagenu bezala….mapa mentalen gaia lantzea tokatu zitzaigun! Sekula erabili gabeko programa batzuk nola erabili eta landu ikasten aritu gara. Guretzat guztiz ezezaguna zen esparru hau eta eskolaratzeko biderik zuzenena, hasiera batean tresna teknologikoak alde batera uztea eta mapa mentalak modu fisiko batean egitea dela ondorioztatu dugularik.

Aipatzekoa da, gure lana gure ikaskideentzat erabilgarri eta interesgarri egiten saiatu ginela mapa mentalen gainean hartutako ezagutza transmitituz. Hala ere, gure taldea ez da izan gaia modu erabilgarrian aurkeztu
duen bakarra eta gehienek gaia ikasgelara nola bideratu azaltzen saiatu dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario