POSTPROGRAMA!

Amaitu dira jada ikasgai honetako klaseak!! Sarrera hau blogeko aszkenetarikoa izango dela kontuan hartuz, hona hemen arlo honetan eginikoa:

EDUKIAK:

Aurreko sarreretan esan bezala, hainbat eduki landu ditugu. Izan ere, aurretik esan bezala, taldetan banatu gara eta talde bakoitzak eduki ezberdinak landu ditu. Gai batzuk besteak baino interesgarriagoak izan diren arren, gure ustez landutako eduki guztiak gure etorkizunean erabilgarriak izango direla. Hala nola:

  • Bideo edizioa (ahotsa, irudia, mugimendua, Youtube, Vimeo,…). 
  • Bideo editoreekin esperientzia didaktiko biziak LHn
  • Argazki edizioa eta errepositoreak Hezkuntzarako (baimenak, umeen irudia,…).
  • Arbel Digitala
  • Eskola 2.0; esperientziak. 
  • Eskola 2.0: ikaskuntza esperientzia berritzaileak
  • Sare sozialak hezkuntzan (Wikiak; Dropbox, Docs; Google Sites;…).  
  • Irakaskuntza kolaboratiboa Lehen Hezkuntzan. Zertarako sare sozialak? 
  • Mapa mentalak eta Prezi. LHko ikaskuntza prozesuak azaltzen eta komunikatzen: Spicynodes; Powert Point eta Cmap tools
  • PPT baino gehiago: PREZI. PPT baino gehiago eskolan: noiz, nola, zertarako? 
  •  Irakasleen dokumentazio eta komunikazio gaitasunak,
  • Posterrak Hezkuntzan: Gloster; Infografia;… 
  •  Irakaskuntza-ikaskuntza esperientzia LHn.
 Beraz, ikus daitekeenez hainbat eduki landu ditugu; batzuek ez daukate zer ikusirik besteekin baina IKTeei buruzko oinarri praktiko bat sortu dugu. Hauek lantzeko era oso dinamikoa, dibertigarri 
eta erakargarri izan da, gai batzuk ikasleok aukeratu ditugulako.


HELBURUAK:

Behin edukiak zehaztuta, argi dago hauek lantzeko helburu nagusia etorkizun baterako baliagarriak diren programak ezagutzea eta gainetik erabiltzen jakitea izan dela. Hala ere, beste helburu batzuk ere zehaztu dira:
  • Aurkezpen bat egiten jakitea.
  • Aurkezpenetan IKTen erabilera agertzea.
  • Blog interesgarri eta erakargarri bat sortzea.
  • Beste gai batzuekin lotutako ideiak laburtzea.
  • Taldekideen aurkezpenetan adi egotea eta parte hartzea.
  • Irakasle bezala kokatzea.
  • Barne hausnarketak egitea. 
  • Eginiko lana ebaluatzen jakitea.
  • ...
 METODOLOGIA:

Ez da egon metodo zehatz edo finko bat, denon artean eraikitzen joan garen metodo kontruktibista bat baizik.

EBALUAZIOA:

Ebaluazioari dagokionez, kontuan izanda talde bakoitzak blog bat daukala eta hauek gai ezberdinak lantzen dituztela; bloga osotasunean ebaluatua izatea egokiena da. Irakasleak hau egingo duelarik.
Hala ere, gure arteko koebaluaketa bat egitea ez lego txarto egongo. Izan ere, askotan irakaslearen nota edo ebaluazioa ikusten dugu. Baina gure ikaskideen iritzia ere kontuan hartu beharrekoa da, askotan ikaskideek zu eta irakaslea ohartu ez den akatsak ikusten baitituzte.

Beraz, gure arteko ebaluaketa hau egitea guztatuko litzaiguke baina aurrera eramango den ebaluazio mota oso egokia iruditzen zait. Gainera, irakasleak hainbat saiotan gure bloga zelan zihoan azaltzeko eskatzen zigun; hortaz, azken emaitza lortzeko prozesua ere kontuan hartuko da.
                                                                                                                                                                                                            








No hay comentarios:

Publicar un comentario