10 oct 2012

BLOGA OSATZEN


- Gure blogtxoa osatzen joateko, zuontzat interesgarria izango zela pentsatuz, 26-KO GREBARI buruz hitz egin genuen.

-Gero, guri hainbeste gustatzen zaigun atalean bitxikeria barriak idatzi genituen, kasu honetan, gure lagun maitea den RIKAR-i buruz hitz egin genuen eta baita, gure taldearen izenaren nondik norakoei buruz.

-Ondoren, blogg munduan gehiago sakontzeko, CREATIVE COMMONS eta RSS zer diren eta zertarako erabiltzen diren ikasi genuen.

-Mapa mentalen atalean ere JO TA KE, lanean aritu ginen, informazioa aurkitzen, ideiak pensatzen, lana antolatzen...

Hemen duzue taldeko batzuen argazkia, begira nola egiten dugun lan:




-Saioa bukatzeko, FREDERICK izeneko ipuinari ikusi eta entzun genuen hiru ikaskidek interpretatuz, horietariko bat, gure taldekidea NEGUE izan zen. Ipuina modu dinamikoan kontatu zuten, gure gaitasun komunkatiboaren inguruan hausnartzeko helburuaz.

Hemen dituzue antzezpenaren argazki batzuk:










27 sept 2012

GURE BLOG KUTTUNAREKIN JARRAITUZ


-Hasteko... gure blog maiteari bizia emateko argazki eta bideo batzuk jarri genituen (kostata baina azkenean lortuta :P )

-Horretaz aparte, diseinuari dagokionez, gure estiloko fondo bat aurkitzen saiatu ginen, taldean, hainbat liskar sortu ondoren.

-Azkenik , gure bloga gehiago apaintzeko, bisita kontagailu  eta erloju bat jarri genion, TIKTAK TIKTAK!!




Astero bezala, hemen duzue, aurreko saioren gure gako hitzak:

               "BIDEOA, BERRIA, INTERESGARRIA, LIO ITZELA"

24 sept 2012

Bloga sortzen

Gure taldeko Leire bloga sortu berritan! Ez da nabari sortu eta gauzak egiten ikasi aurretik sentitu genuen inpontentzia ezta?

20 sept 2012

AURKEZPENA


Lehenengo saioan ikasgaiari hasiera eman genion, horretarako, irakasleak aurkezpen txiki bat eman zuen. Ondoren, guk, IKT-en inguruan inkesta bat bete behar izan genuen, taldeka, gero aurkezpen txiki bat egiteko.
Hau izan zen guk eginiko aurkezpena
bideoooo eta argazkiakk

Denon arteko kontratu didaktikoa:

"EKINTZA DINAMIKOAK ETA DESBERDINAK BURUTU BAKOITZAREN IZAKERA ERRESPETATUZ DISTRAKZIOAK EKIDITEKO."

Klasea laburbiltzen duten hitz gakoak:

"ALAITASUNA, ONARPENA, DINAMIKOA ETA ERRESPETUA"